Albisteak

 
Berangoko Udalak Turismo eta balio historikoa duten elementuen Berreskurapena gaiak jorratzen dituen komisioan Burdin Hesiaren Oroitza Museoak 2016an izandako aktibitatea aztertu du duela gutxi.
Gerra Zibila Euskadin hasi zenetik 80 urte betetzen direnean, museora egindako bisitak agerian gehitu dira. Taldeen eta elkarteen bisita gidatuak nabarmentzen dira, ia mila pertsonak parte hartu dutelarik. Gainera, kasu hauetan, museoa ezagutzeaz gain, Berangoko eta Sopelako inguruetan dauden Burdin Hesiaren hondarrak ere ikusten dira, herriko Turismo Sailaren arduraduna den Aitor Miñambresek azaldu duen bezala.
Era berean publikoak oso harrera ona egin die museo berak antolatutako erakusketei eta hitzaldiei, gerraren, bakearen eta 1936 eta 1937 urteetako gatazkan euskaldunen historiaren inguruan aritu direnak.
Gaur egun, museoa ikasleei zuzendutako “Bakerako Hezten” programa ezartzeko lan egiten ari da.