Albisteak

 
PAIL (Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Plana), bere programa doako tailerrekin osatuko du langabeek gaitasunak lor ditzaten eta lana aurki ditzaten. Tailer hauen bitartez, parte-hartzaileen gaitasun pertsonalak, harreman gaitasunak eta antolaketa gaitasunak garatu nahi ditugu. Pertsona hauen ahalduntzea eta baliabideak indartu nahi dira, euren garapen pertsonala eta helburu profesionalak aurrera eramaten jarraitzeko. Nerea Jimenez, Berangoko Udaleko Gizarte-Ongizateko arduradunak ,hauxe esan du: “batzuetan, jendeak lanpostua galtzen duenean edota iraupen luzeko langabezian gelditzen denean, maila pertsonalean lur jota gelditzen da. Gainera, askotan, ez dakite inguruan baliabideak dituztela, lana bilatzeko plataformak daudela edota ez dakite ziur zertan lan egin nahi duten. Ezinegon horren ondorioz, bi ekimen sortu ziren: PAIL eta tailerrak”. 
Helburua jendeari lana bilatzen laguntzea da. Horretarako eta egoera horri aurre egiteko, baliabideak erabiltzen erakusten zaie. Modu horretan, langabezian berriro aurkitzen badira, beraien jarrera positiboagoa izango da.  Jimenez-ek programa hauek pertsonak ahalduntzen dituztela adierazi du, baita ahalegin eta ardurarekin gauzak lor daitezkeela ere.
 
Tailerrak doakoak dira, Integrando Fundazioak emango ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta daude; Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren bitartez hain zuzen ere. Gaitasun pertsonalen tailerra, apirilaren 23tik 28ra izango da, harreman gaitasunen tailerra, maiatzaren 2tik 5era izango da eta antolaketa gaitasunen tailerra maiatzaren 8tik 12ra izango da.
Tailer guztiek 20 orduko iraupena izango dute eta lau orduko bost tailerretan banatuta egongo dira. Konpetentzia pertsonalak lortzeko, jarduera hezigarriak, auto-ezaguera pertsonala eta emozionala landuko ditu, baita bere funtzioak ere. Autoestima hobetzeko tailerra ere egongo da. Xedea itxaropenak eta helburuak lantzea da.
 
PAIL (Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Plana), apirilaren 3an amaitu zen. Gizarte-Ongizatearen zinegotziak dioenez, “orain emaitzak ikertzen gaude. Lehen balioespenek, parte-hartzaileak oso eroso sentitu direla erakutsi dute. Irakatsitako baliabideak asko lagundu die, ez bakarrik langabeziaren egoerari aurre egiteko, baizik eta egoera negatiboei aurre egiten jakiteko ere.