Albisteak

 
Berangoko Udalak 1.500 euro biltzea espero du, heltzear dauden Gabonetan baliabide gutxiagoko herriko familiei dirua emateko antolatu diren ekintzei esker. “Ez da kantitate ekonomiko garrantzitsua, badakigu, baina jasotzen duten pertsonek eskertuko dute, Udala bezala guk elkarteek eskainitako laguntza erraldoia eskertzen dugun bezala”, nabarmendu du Kultur Sailako arduraduna den Izaskun Zubiaurrek.
Batez ere, laguntza desinteresatua emakumearen eta nagusien elkarteei dagokie. Emakumearen elkarteko partaideek pasadan igandeko Azoka Solidarioan bigarren eskuko artikuluen dohaintzan eta salmentan parte-hartze aktiboa izan zuten. Honez gain, gabonetako saski baten zozketan lortutako diruari ere uko ekin zioten behartsuei emateko. Era berean, Nagusien Etxeak 2012 eta 2013 urteetako gabonetako bingoetan lortutako dirua ere eskainiko du. “Oso keinu onak dira, Berangok beti izan duen izaera solidarioa goratzen dutenak”, amaitzen du Zubiaurrek.