Albisteak

 

Eskatzaileak.-

 Berangoko Udalerrian erroldatuta egonda, Getxoko Fadura edo Sopelako Udal Kiroldegirako familia zein banakako abonamenduaren titular diren guztiek eskatu ahal izango dute diru laguntza.

Ez dira diruz lagunduko, Getxoko kiroldegiari dagokionez, urtebetekoa baino iraupen laburragoa duten abonamenduak edo aribideko urtekoak ez direnak, eta, Sopelako kiroldegiari dagokionez, urtebetekoa baino iraupen laburragoa duten abonamenduak edo aurreko urtekoak ez direnak.

Eskaeren aurkezpena.-
Diru laguntzarako eskaerak Udalbatzako Alkate jn./and.ari zuzendutako eskaera orri ofizialean aurkeztu behar dira, ondoren zerrendatzen diren agiriekin batera:

 1. Abonamendua ordaindu izanaren ziurtagiria edo fakturaren kopia.
 2. Familia-abonamenduaren kasuan, Familia-liburuaren fotokopia.
 3. Familiaren edo norbanakoaren erroldatze-ziurtagiria.