Albisteak

 
BERANGOKO 22 EKOIZLEREN ARDOAK DASTATU AHAL IZANGO DIRA

700 TXAKOLI BOTILA EGONGO DIRA BERTARATUTAKOENTZAT

Berangoko 22 ekoizlek beraien ardoak dastatzeko eskainiko dituzte Nagusien Etxearen aurrean kokatutako plazan, ekainaren 9an ospatuko den Ardo Eguneko jaian. Publikoak azken kanpainan ekoiztutako 700 botila txakoli probatu ahal izango du, “oso ona” kalifikazioa lortu duena.
Mahatsa Laguntzaileak Elkarteak antolatzen du jardunaldi hau. Bertaratutakoen artean txitxiburduntzizko eta txorizozko pintxoak banatuko dira dohain. Ardo Eguneko jaia goizeko hamarretan hasiko da eta girotzeko musika ere egongo da.
Aurreko edizioetan bezala, ardoak dastatu nahi dituztenek lau euro balio duen oroitzapenezko kopa bat erosi beharko dute. Kopa honekin, usadio zaharrean (antxineko moduan) ekoiztutako edozein ardo dastatzeko aukera izango dute. Ekoizleek ekitaldiaren oroigarri bat jasoko dute.