Albisteak

 
Sabino Arana kalea berriztatu egin da eta lehenengo zatiaren amaiera burutu dela goraipatzeko ekitaldi bat antolatuko da azaroaren 9an, arratsaldeko seietan. Ekitaldian “Otxandategi Dantza Taldea” deituko den enparantzaren izena duen plaka estalgabetuko da, 75 urtetan jardunean mantendu den herriko euskal dantzen taldearen omenez. Plazaren izendapena 2018ko ekainaren 26ko udalbatzan onartu egin zen, EAJ/PNV, PSE-EE, Denok Batera eta PP alderdien aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu zuen eta adskribatu gabeko zinegotzia den Oscar Garcia abstenitu egin zen.

Alkatea den Anabel Landak dantza talde honek herrian duen garrantzia azpimarratu zuen. “Herriko kultur elkarteen artean 75 urteko ibilbidea duen lehenengo taldea da. Denbora horretan momento zailen aurrean bizirautea lortu dute. Gainera, egun Berangoren eta euskal kulturaren erakusleihoa bihurtu dira”. Landak auzokideak ekitaldira hurbiltzera gonbidatzen ditu. Ekimena bultzatzen duten kale horretako tabernetan “pintxoak” dastatu ahal izango dira dohainik.

Berriztatutako errepideari dagokionez, Landak azaldu zuen arabera, “kale hau 25 urte baino gehiago egon da berriztapen honen zain. Duela hamarkada ugari diseinatu zen eta irisgarritasun gabezia handiak aurkezten zituen, egindako lanekin kendu ahal izan ditugunak”. Alkateak onartu zuenenz, “herriko kalerik degradatuena zen, nahiz eta erdigunea izan” eta bere poza aurkeztu zuen “azkenik proiektua aurrera eraman ahal izan dugulako”.

Lanen lehenengo fasea amaitu da. Esparru honetan biztanle ugari daude eta horrek lanak egiteko orduan arazo logistiko garrantzitsuak gainditu behar izatea suposatu du. Zati honen lanak egiteko 1,2 milioi euro inbertitu dira, Mimenagako biribileko herriko sarreratik Metro Bilbao geltokiraino dagoen tartean. “Oinezkoek lehentasuna izateko diseinatu egin da. Helburua giroa sortzeko eta kaleari bizia emateko esparru handiagoak izatea da”, azaldu zuen Landak. Herriko saltokietan erosketak bultzatzeko asmoarekin ere, aparkatzeko epe mugatua duten txandakako aparkalekuak sortu dira.