Albisteak

 
Dakizuenez, “Eskolara Oinez” proiektua forma hartzen ari da.
Oraindik ez al dakizue zertan datzan proiektua? Zuen seme-alabak (3.mailatik aurrerakoek) hasi dira dagoeneko gai hau lantzen gelan; seguru primeran jakingo dutela zuei azaltzen proiektuaren nondik-norakoak.
Horrek ez du esan nahi gaztetxoagoek ere, parte hartu ezin izango dutenik. Egia esan, ikasle orori irekita dagoen iniziatiba baita.
Apirilak 11an jarriko da martxan proiektua. Egun horretan hasiko gara eskolarako ibilbidea taldeka egiten. 
Guzti honi buruz hitz egiteko, batzar bat egongo da, hain zuzen ere, 4. batzarra, proiektuan interesa duen edozein familiari zuzenduta.
• NOIZ: martxoaren 3, osteguna
• TOKIA: Berangoeta Kultur Etxea
• ORDUA: 18:00tan


Argibide gehiago (PDF 52KB)