Albisteak

Berango Antzokia 
3.154 ikusle hurbildu ziren Berango Antzokira pasadan urteko azken hiruhilekoan.

Urrian 809 zenbatu ziren. Oliver magoaren ikuskizunak 200 pertsona baino gehiago batu zituen, gehienak umeak, eta lau pelikulek ehun pertsona baino gehiago erakarri zituzten. “Lorax,  en busca de la trúfula perdida” izan zen filmerik arrakastatsuena.

Azaroan 593 ikusle egon ziren eta abenduan marka guztiak hautsi ziren. Hau lortzeko gabonetako oporrak direla eta programazioaren areagotzea faktore garrantzitsua izan zen, baina umeen erantzun ezinhobea eta herriko elkarteek lortutako emaitza onak ere ezinbestekoak izan ziren.

Elkarteek antzokiaren irekieraren bigarren urteurrena ospatzeko antolatutako ikuskizunak edukiera betetzea lortu zuen. Tor magoak, Patxin eta Potxin pailasoak eta  ‘Arthur Christmas: Operación regalo’ saioek ere edukiera betetzea lortu zuten. 1.752 ikusle egon ziren guztira abenduan.