Albisteak

 

- NOIZ: Maiatzak 30, OSTIRALA
- ORDUA: 19:30
- TOKIA: BERANGOETA kulur Etxea
- HIZLARIA: Javier Muñoz izango da, Bilboko Auzo Elkarteetako lehendakaria

Herritarren partaidetza sustatzeko, baita auzotarren eta udaletxearen arteko komunikazioa hobetu eta iradokizunak eta proposamenak biltzeko helburuarekin, Berangoko Udalak auzo-elkarteak sustatu nahi ditu,  euren sorrerak bultzatuz.

Zer da auzo-elkarte bat?

Auzo, komunitate edo hiri batetako bizilagun talde bat da, legalki irabazi-asmorik gabeko erakunde baten moduan antolatzen dena, bizitza publikoan parte-hartzeko, helburu  amankomunak  eta arlo guztietan komunitatearen bizi-kalitatearen garapena lortzeko xedearekin, besteak beste: hirigintza, hezkuntza , mugikortasuna, osasuna, ingurumena , gizarte- askatasunak , eta abar

  • Zeintzuk dira jabeen-komunitate batekiko desberdintasunak?

    Azpimarratzekoa da ez dela nahasi behar etxebizitza-jabeen  komunitate batekin; legearen arabera, gune eta zerbitzu berdinak partekatzen dituzten etxebizitza jabeak biltzen dituen erakundearekin.  Aitzitik, auzo elkarteek edozein egoiliar izan dezakete, jabe edo errentari izan, baldin eta auzoan bizi den edo eta auzoan etengabeko edozein jarduera on egiten duen.

  • Zelan eratzen da elkarte bat?
  • Zeintzuk dira baldintzak ?
  • Ze dokumentu bete behar dira?
  •  Zelan idatzi behar dira estatutuak?
  •  .... 

Galdera guzti horien erantzunak eta xehetasunak,  baita bete beharreko agiri guztiak, eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako ondorengo webgunean: https://euskadi.net/r47-edukireg/eu/contenidos/informacion/ra_aso_constitucion/eu_registro/constitucion.html

Hala ere, Berangoko Udalak, administrazio prozesuan zehar laguntza eskaini nahi die interesdu,nei sortu daitezkeen zalantzak argituz.

Horregatik, maiatzaren 30ean hitzaldi bat izango da arratsaldeko 19:30tan Berangoeta Kultur Etxean. Hizlaria, Javier Muñoz izango da, Bilboko Auzo Elkarteetako lehendakaria.

Zuen interesekoa izango delakoan, hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu,