Albisteak

 
Jesus Llona Larrauri Artisautza eta Nekazal Azokak zilarrezko ezteiak betetzen ditu igande honetan, maiatzak 6, Berangon. Oso edizio berezia izango da, egun horretan burutzen den euskal pastelaren Euskadiko lehiaketak bere hogeigarren urteurrena ospatzen baitu ere. Gainera, Simon de Otxandategi taldeak antolatzen du azoka hau eta elkarte hau oso lanpetuta dabil aurten: herriko euskal dantzen talde bat 75 etengabeko urteetan bizirik mantendu egin da eta honen omenaldian hainbat ekintza antolatzen ari dira.
Nekazaritzarekin eta gastronomiarekin zerikusia duten 40 saltoki kokatuko dira, Uribe Kostako baserritarren presentzia oso inportantea izango delarik. Euskadiko 11 ekoizlek euskal pastelaren lehiaketan parte hartuko dute eta beste 18 saltoki eskulangintza orokorrari zuzenduko dira. Hauetako dozena bat herrikoak izango dira.