Albisteak

 

2017an, Eudelen Eskualde Plataformaren bidez, Euskadiko bederatzi udal Europako Kontseiluak garatutako tokiko Berrikuntzarako eta Gobernantza Onerako Estrategiari atxikitzeko lehen programa pilotua egin zen, eta hirugarren edizio honetan Berango ere programa osatzen duten udalerrietako bat izango da.

Prozesu horren azken helburua ez da zigilua edo inolako ziurtapena lortzea, baizik eta Berangoko Udalak berrikuntzaren eta gobernantza onaren arloan duen egoera ezagutzea, kanpoko ikuspegi eta tresna batetik. Hori guztia kudeaketa etengabe hobetzeko helburu bakarrarekin.