Albisteak

 

Ilusio handiz, 2020ko urtarrilaren 28an, Berangoko Udaleko Gobernu Taldeak legealdi honetarako agintaldi-plana onartu zuen.

Agintaldi-planak, datozen urteetan gauzatu nahi ditugun era askotako proiektuak jasotzen ditu.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen deialdia eta pandemia bera bezalako kontuak direla eta, ez dizuegu orain arte eduki honetan parte hartzeko aukerarik eman.

Eta, orain, jarraian agertzen den zalantza azaldu zaigu, eta zuen jakinaren gainean jarri nahi dugu:

Urtarrilaren 28an, agintaldiko plana onartzerakoan, ez genekien hurrengo hilabeteetan zer gertatuko zitzaigun: ondorio pertsonal, sozial eta ekonomikoak dituen pandemia batek eragindako osasun-alerta bat agertu da, eta bere ondorioak zehazteke daude oraindik.

Hori dela eta, bi aukera hauen artean zalantzan egon gara. Lehenengo aukera: aginte-plana aldatzea, asmo gutxiagoko helburuak markatuz, hasieran planteatutakoak baino txikiagoak. Bigarren aukera: gure jatorrizko planaren berri ematea, haren garapenari buruzko informazio zehatza emanez, edo, hala badagokio, ezarritako helburuak ez betetzearen zergatia argudiatuz.

Bigarren aukera hau hautatu dugu.

Espero dugu zuen babesa izaten jarraitzea, eta plan honetan jasotako ekintzek datozen urteetan Berangorentzat dituzuen itxaropenak betetzea. 

Anabel Landa Gaubeka

Berangoko Alkatea