Albisteak

 

Duela hilabete batzuk, Berangoko Udalak Klima Aldaketaren Aurkako Estrategia Partekatua definitzeko, abian jarri zituen tailerrak, eta horregatik, eskerrak eman nahi diegu parte hartu zutenei.

COVID 19ren eraginaren ondorioz bizi dugun krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz, aurreikusitako hirugarren eta azken saioa bertan behera geratu da, eta etorkizunean parte hartzeko saioen forma birplanteatu beharko da.

Hala ere, partaidetza-saioen ondorioz laster egin diren eta egingo diren ekintza batzuk helarazi nahi ditugu, besteak-beste: parke publikoetan paperontzi selektiboak jartzea, hondakinak gaika biltzeko edukiontzien irlak hobetzea eta frakzio organikoa biltzeko edukiontzi gehiago jartzea, energia-auditoriak gauzatzea Udal Energia Plana egiteko lehen urrats gisa, Sabino Aranan ibilgailu elektrikoa kargatzekoa puntu bat jartzea.

Helarazi nahi dugu ekarpen guztiak kontuan hartuko direla Klima Aldaketaren Aurkako Borrokarako Estrategia Partekatua ezartzeko orduan, testuinguruak horretarako aukera ematen duenean.

Informazio guztia eskuratzeko, azken jarduketen laburpen-dokumentua erantsi dizugu.

Emaitzen txostena (PDF 6,74MB)
Kontuak ematea (PDF 2,41MB)