Albisteak

 

"2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak" egingo direnez gero, herritar guztiei jakinarazten zaie hautesle-zerrendak jendaurrean izango direla ikusgai, 2020-05-25etik 2020-06-01ra arte, biak barne, udaletxe honetako udal bulegoetan, interesatuek ikusi eta erreklamazioak egin ditzaten.

Hauteskunde-Arau Orokorrei buruzko Lege Organikoaren 41 artikuluan ezarritakoaren arabera, debekatuta dago hautesle-erroldako datuei buruzko banakako informazioa ematea, eta horretaz gain, datu horiek biltzea, edonolako bidea erabiliz, hala nola, eskuz, argazkiz, informatikaz edo beste modu batez. Hori eginez gero, dagozkien legezko erantzukizunak ezarriko dira.

Interesatuek erreklamazioak aurkez ditzakete Udaletxean eta Hauteskunde Errolda Bulegoko Probintziako Ordezkaritzan, horretarako interesatua identifikatu beharko da N.A.N.a, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuz eta agiriaren fotokopia erantsiz.

Bandoa (PDF 199KB)