Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak xedatutakoarekin bat etorriz, bihartik, martxoaren 13tik aurrera, kirolgunea eta Nagusien Etxea itxita egongo dira, bestelakorik esan arte; bestalde, bertan behera utziko dira umeentzako zerbitzuak: Ludoteka, Ludokluba, Gaztelekua, Haur liburutegia, haur-ikastaroak eta Antzokiko haur-programazioa.

Helduentzako ekintzak mantendu egingo dira: ikastaroak, liburutegia, eta antzokiko zinea eta emanaldiak, auditoriaren edukiera erdira gutxituz.