Albisteak

 

Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat antolatu du.

Gaur egun, estatuko eta eskualdeko araudiek ezarritako birziklatze helburuetatik urrun gaude, horregatik, Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak, EKOGUNEk, hondakinen bereizketa jatorrian modu egokian egitea eta hondakinak edukiontzi egokian sartzea, bultzatu nahi du.

Eguneroko bizitzan gure etxeetan sortzen ditugun hondakinei buruzko zalantzak sortzen zaizkigu askotan, batez ere, hondakinak ze edukiontzi motatan bota behar diren. Zalantza horiek argitzeko hezitzaileak “BIRZIKLATU ZALANTZARIK GABE” deituriko foiletoa banatuko dute. Eskuorri horretan adibidez, CDak, DVDak eta jostailuak plastikozko ontzien edukiontzi horira bota behar ez direla argitzen da, edo eta brikak ez direla edukiontzi urdinera botatzen baizik eta horira. Baita ere, informatzen da, organikoaren gaikako bilketarako sisteman (edukiontzi marroia) izena eman nahi izanez gero, dagokion Udaletxera jo behar duela. Etxeko hondakin organikoen banaketa premiazkoa da, gaikako bilketako helburuak lortu ahal izateko.

Hori dela eta, gure eskualdeko herritarrei dei egin nahi diegu kanpaina honetan parte hartzeko, eguneroko ohiturak aldatzen joateko eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak jatorrian bereizteko. Legeria betetzeaz gain, mundu hobe eta osasuntsuagoa izango dugulako.

Azaroa
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
18 19 20 21 22

GOIZEZ
9:30-12:30

PLENTZIA
Erribera-Astillero

BERANGO
Sabino Arana

BERANGO
Basotxu-Axgane-Santa Ana

SOPELA
Udaletxeko aldea

SOPELA
Sopelmar

PLENTZIA
Portua

BERANGO
Lantzarte

GORLIZ
Itsasbide

SOPELA
Lizarre

ARRATSALDEZ
17:30-20:30

BARRIKA
Goierri Auzoa

URDULIZ
Udaletxea

GORLIZ
Tribiñu

SOPELA
Gernika Kalea

LEMOIZ
Armintza

URDULIZ
Iparralde

GORLIZ
Gaminiz Auzoa

SOPELA
Larrabasterra

 Kaudriptikoa (PDF 1,64MB)