Albisteak

 
Hondakinak Prebenitzeko Aste Europarra azaroaren 16tik 24ra arte egingo da. Aste horretan, INGURUMEN HEZITZAILEAK egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, herritarren zalantzak argitzeko xedez, euren egunero bizitzan sortzen dituzten hondakinei buruz. Halaber, argibideak emango dizkiete herritarrei, bereizketa jatorrian modu egokian egiteko, eta hondakinak edukiontzi egokian sartzeko. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Iraunkortasun saileko Ekoguneren ekimena da, eta eskuorri informatibo baten banaketarekin osatuko da.

-Asteartea, azaroaren 19an, 9:30etatik 12:30etara:
Sabino Arana
Lantzarte
-Asteazkena, azaroaren 20an, 9:30etatik 12:30etara:
Basotxu-Axgane

Berangoztar bakoitzak 1,098 kg hondakin sortzen ditugu, guztira 400,77 kg urtean. Udalerri osoan, urte baten buruan, ia hiru mila tona hondakin sortzen dira (2.831.838 kg).

Berangoko etxeko hondakinen gaikako bilketaren indizea %20koa da. Honek esan nahi du, Berangoko etxeetan sortzen diren hondakinen %80a ez dela birziklatzen, eta zuzenean eramaten dela erraustegira, horrek dakarren kostuarekin, bai ingurumenarekiko eta eta baita ekonomikoa ere.

Hondakinen kudeaketa egokia “3R-en hierarkian oinarritu behar da: lehenengo MURRIZTEA, gero BERRERABILTZEA eta BIRZIKLATZEA, eta, azkenik, erraustea eta isurtzea.

Kontuan izan behar dugu, gure etxeetan sortzen dugun zaramaren zati garrantzitsu bat, BERRERABILI edo BIRZIKLATU ahal dela.

Birziklatzearen eta berrerabiltzearen bitartez, lehengaiak eta energia aurreztea lortzen da, eta airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura gutxitu egiten da; halaber, zarama gutxiago bidaltzen da erraustegira.