Albisteak

 
Data: 2019ko azaroak 7.
Ordutegia: 10:00etatik 13:00ak arte.
Lekua: Berangoeta Areto Nagusia.

Guztiok ezagutzen dugu zein garrantzitsua den genero ikuspegia sartzea gure bizitzan zehar garatzen ditugun proiektu guztietan, lan arloan zein arlo pribatuan. Badakigu genero ikuspegia administrazioan edo lanean integratzeko edo aintzat hartzeko legeak daudela. Are gehiago, batzuk ikasi ere ikasi ditugu. Baina, ezagutzen dugu zein eragin erreala duten proiektu diseinuan?, badakigu "gizartea" zelan begiratu behar dugun gure lana era eraginkorrean egiteko?

Miren Lauzirikak, eskarmetu handiko dinamizatzailea eta EmakumeEkun elkarteko presidentea, gure proiektuen diseinuan genero ikuspegia era eraginkorrean sartzeko balio duten gakoak aproposak erakutsiko dizkigu.

Kartela (PDF, 310KB)