Albisteak

 
Berangoko Udalak jakinarazten du:
Herritar guztiei jakinarazten zaie, gaurko 15:00etatik aurrera, osteguneko egunsentira arte, alerta laranjan gaudela euri-jasa gogorrak espero direlako.

Udaltzaingoa eta Obra Lantaldea guardian egongo dira, alerta-egoerak irauten duen bitartean. Etengabe zainduko dira ibaibideak, eta harea zakuak egongo dira Udal Probalekuan, herritarren eskura.
 
Euri-jasa gogorren aurreko gomendioak:
  1. Uholdeak izateko arriskua dagoen guneetan, ibilgailuak garajeetatik atera, adi egon eta lonjak eta dendak babesteko neurriak hartu.
  2. Une oro irratiaren edo telebistaren bidezko eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa jaso eta agintarien gomendioei jarraitu.
  3. Euri jasa gogorrak direnean, ez ibili autoz eta, beharrezkoa izatekoetan, errepidean egon daitekeen ur maila kontuan hartu eta baita mendi aldeetan egon litezkeen harri jauziak ere.
  4. Saiatu errepide nagusietatik eta autopistetatik ibiltzen, eta ez gurutzatu inoiz, inolaz ere, ur putzuetatik edo ura nagusi den tokietatik.
  5. Ez utzi ibilgailua ibaien ondoan.
  6. Larrialdi egoeratan 112 SOS DEIAK Zerbitzura deitu.