Albisteak

 
Obrak bi fasetan egin dira: II Fasearen lanak 2018ko azaroan hasi ziren, eta 2019ko ekainean amaitu. Bigarren fase honetako obrak, Simon Otxandategi etorbideko bidegurutzetik Sabino Arana eta Landaida bidearen arteko biribilguneraino egin dira, gutxi gorabehera 290 metro lineal (5.015,43 m2 berrurbanizatu dira).
 
Construcciones VUSA enpresa esleipendunak egin ditu obrak. Jarduketa honen kostua 686.657,00 eurokoa izan da (BEZ kanpo); horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jaso da, “Irisgarritasuna bermatzeko hobetze-obrak 2018” programaren kargura, 230.950,72 euroko zenbatekoarekin.