Albisteak

 

Alkate and.ak, urriaren 9ko 1004/2019 zk.ko alkatetza ebazpenaren bitartez, honakoa ERABAKI DU:

2019ko irailaren 17an egin den adjudikazio-proposamena aztertu da, Berangoko Sabino Arana kalean igogailu panoramikoaren instalazio-obra kontratatzeko xedez.

Proposamenarekin bat etorriz, honakoa ERABAKI DA:

LEHENENGOA. Lizitazioa balioduna dela adieraztea, eta BERANGOKO SABINO ARANA KALEAN IGOGAILU PANORAMIKOA INSTALATZEKO obra-kontratua adjudikatzea CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS ARTS, S.L-ri. Kontratua egikaritzeko prezioa 153.228,78  eurokoa da, gehi 32.178,04 euro, %21eko BEZagatik. Obra egikaritzeko epea sei hilabetekoa da, Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ezarritako gainerako baldintzei eta kontratistaren proposamenean jasotako zehaztapenei lotuz.

BIGARRENA. Esleipendunari eskatzen zaio administrazio honetara etor dadila, administrazio dokumentuan kontratua sinatzera.

HIRUGARRENA. Erabaki hau jakinaraztea Esleipendunari, prozeduran parte hartu duten gainerakoei, eta kontu-hartzailetza sailari.