Albisteak

 
Berangoko San Juan gauak ehunka pertsona bilduko ditu berriz ere Lantzarteko zelaian, eguraldiak laguntzen badu ekainaren 23an. Jai familiarra arratsaldeko zazpietan hasiko da. Umeentzako festa "Ekhytxu" taldearekin eta txokolatada egongo dira. Sutea arratsaldeko zortzietan piztuko da eta ondoren hanburgesak eta sagardoa bananduko dira. Jaia DJ Xaiborrekin amaituko da (20.30). Ur-puzgarriak egongo dira.