Albisteak

 
2017.urtean Berango Udalak kaleko katuen koloniak kontrolatzeko, CES metodoan (harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea) oinarritutako kanpaina jarri zuen martxan.
 
Orain arte egindako lanei jarraipena emateko eta Berangoko kaleko katu koloniak kontrolatuta edukitzeko, beraien ugaltzea ekiditeko eta katuen eta auzotarren arteko oreka on eta elkarbizitza egokia lortzeko, laster 2019.urteko CES kanpaina jarriko du martxan Berangoko Udalak.
 
Lehenik eta behin, katu kolonien gaur egungo egoera erreala ezagutzeko, kolonien mapatze, identifikazio eta karakterizazio lanak burutuko dira (kokalekuak, katu kopurua, non lo egiten duten, zelan elikatzen diren, inork jaten ematen dien, garbitasunari dagokionez gunearen egoera eta abar)
 
Bigarrenez, CES metodoari dagozkion lanak burutuko dira (harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea).
 
Gainera, pertsona boluntarioak bildu eta formakuntza emango zaie, hain zuzen ere, katuei zelan eman behar zaien jaten (janari mota, ordutegiak, tokiak, baldintzak eta abar).
 
Berango Udaletik, auzotarren kolaborazioa eskertzen da, katu koloniak lokalizatu eta egin beharreko lanak ahalik eta azkarren  burutzeko.
 
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa emateko, agenda21.berango@uribekosta.eus helbide elektronikora idatzi edo Udaletxera deitu.