Albisteak

 

Tximeleta efektuak martxoaren 9an eta 10ean ospatuko den Berdintasunaren aldeko Jaia bultzatu du, Berangoko elkarteen eta taldeen protagonismo nabarmenarekin. Azken hauen parte hartzea Udaleko Berdintasun Sailak bultzatutako jaialdi honen oinarria da. Adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduerak antolatuko dira, kutsu solidarioarekin, eta arteak garrantzi handia izango du. Jardunaldi bakoitzean aktibitateak familian gozatzean datza. Aukeratutako formatua Umeen Bizikleta Festan egiten denaren antzekoa da, familiak Moreagara hurbiltzeko eta berdintasunaren aldeko egun dibertigarriaz gozatzeko asmoarekin.
Hilabete batzuk atzera botatzea beharrezkoa da elkarteen eskaerei erantzuna emateko burutuko den ekitaldiaren antolaketa ulertzeko. 2018ko amaieran, Gobernu Taldeak – EAJ/PNVk eta PSEk osatutakoa- bilera partehartzaileak bultzatu zituen eta hauetan genero berdintasuna agerian uzteko egin beharreko ekintzei buruz mintzatu ziren. Bileretan herriko emakumearen elkarteak, jubilatutako emakumeen taldeak, eskubaloiko emakumezkoen taldeak eta IGE-k (Ikasleen Gurasoen Elkartea) parte hartu zuten. Eta beraien eskakizunetako bat Berango-Merana Ikastetxe Publikoaren kanpoko horma modu berezi batean margotu beharko litekeela izan zen: genero berdintasunaren ikuspegitik eta tximeleta morearen sinboloarekin.
Taldearen beste eskaera bat tximeletaren eskultura bat egitea izan zen. Lan hau Berangoetako Kultur Etxeko plazan dago. Berango sexuen berdintasunean aurreratzen ari den herria dela sinbolizatzen du. Herriko kirol taldeek, eskubaloikoek edo txirrindularitzakoek hain zuzen, logo hori erakusten dutela aipatzen du, eta horrekin ere helburu hori lortzearen alde lan egiten dutenei saria eskaintzen zaie.

PROGRAMAZIOA

Aktibitateak larunbatean, goizeko bederatzietan, hasiko dira Moreagako parkean arratsaldeko zazpiak arte zabalik egongo den Berdintasunaren aldeko Hormairudien Lehiaketarekin. Artistek aurkeztutako proposamenen artean, Jorge Lopez de Guereñuk zuzendutako epaimahai profesional batek lau aukeratuko ditu eta horiei herritarrek botoa emango diete. Lanak Moreagako plazan kokatuko diren euskarrietan ikusi ahal izango dira eta herritarrek irabazlea aukeratuko dute. Publikoak bere gustokoena aukeratuko du eta horretarako hurrengo egunean, igandean, beraien erabakiak uzteko ontzi bat kokatuko da.
Larunbatean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpietara arte, taulekin muntatutako hormairudi bat egongo da. Haurrek margoztea eta egunaz gozatzea da helburua. 11.30ean umeentzako antzezlan bat aurkeztuko da eta, ordu bat beranduago, Maialen Aulestiari harrera egingo zaio. 6 urteko neska hau Donohue sindromearekin diagnostikatutako neska bakarra da Europa osoan. Oso gaixotasun arraroa da, munduan historia osoan bakarrik berrogeita hamar kasu inguru zenbatu dira. Maialenek intsulinari erresistentziarekin erlazionatutako desorden genetikoa du. Horrek zailtasun handiak planteatzen ditu ume-garapenean eta haztapenean, baina ez du eraginik bere adimen-gaitasunean.
Maialen oso neska azkarra eta bizia da, baina pairatzen duen sindrome arraroak oso tratamendu garestia behar du. Herriak ahalegin guztiak egin ditu laguntzeko. Batez ere Borja Fernandezen eskutik, Elkar Kirolak txirrindularitza taldekoa, neska honen tratamendura zuzendutako dirua biltzeko 500 kilometro egiten saiatu zena. Gazteak ezin izan zuen proba amaitu, baina bere ekimenaren hazia bizirik mantentzen da. Maialen Aulestia kale nagusitik sartuko da, Sabino Aranatik, 12:30ean. Han Berangoko atletismo eta txirrindularitza taldeetako kideak izango ditu zain eta hauek Moreagako plazaraino lagunduko dute, han jarduerek jarraituko dutelarik. Dantza aktiboa 13:00etan egongo da eta Urko Hernandez DJ-ak jaia girotuko du 15:30ean.
17:00etan “yogilates”- yoga eta pilates nahastuta- hasiko da, publikoaren partehartzea bilatuz. Ondoren, arratsaldeko seietan, Berangoko Emakumearen Elkartearen kantu eta dantza talde desberdinen emanaldiak egongo dira. Elkartearen sevillanen, zunbaren eta kantuaren taldeek parte hartuko dute.
Hormairudien lehiaketaren epaimahai profesionalaren bozketa arratsaldeko zazpietan ezagutaraziko da. Ondoren, txokolatada eta dantzak egongo dira.

IGANDEA

Igandeko jardunaldian Emakumearen Elkartearen ohiko martxa egingo da, goizeko hamarretan. Ibilbide berria izango da, Memoria Historikoaren ildoan, eta Gerra Zibilean defentsa moduan erabili zen Burdin Hesiraino joango dira. Martxa amaitzean, tximeletaren eskultura bisitatuko da Berangoetako Kultur Etxean. Aldi berean, eguerdian ere, haurrentzako tailerrak hasiko dira. Helburua, ondoren, parte hartzen duten pertsonek gehien gustatu zaien lehiaketaren hormairudiaren alde bozkatzea da.
13:00etan hanburgesa eta karolina solidarioak banatuko dira. Bildutako diruaren parte bat Maialen Aulestiaren tratamendura zuzenduko da. Aldi berean, mariatxi batek jaia alaituko du arratsaldeko lehenengo ordura arte, Berdintasunaren aldeko lehenengo edizioa amaituko delarik. Ekitaldiaren helburua berdintasunaren mezua gizarte-maila guztietara eta adin guztietara heltzea da. Helburu horrekin, aurreko egunetan, Kultur Etxeek ere antolatu dituzte tailerrak –txapak, boltsak etab-, eta haurrek berdintasunaren aldeko sinboloak aukeratu dituzte beraien lanak egiteko.