Albisteak

 

“Auzoak Hobetuz” programa Karabigane eta Karabiazpi auzoetara heldu da, Arana Bidea, Simon de Otxandategi, Eguskitza Bidea eta Lotxariena kaleek mugatutako atalean. Helburua auzotarrek egin beharreko hobekuntzak planteatzea da, Udalak horiek aurrera eramateko aurrekontua zuzentzeko eta burutu ahal diren eskaerak gauzatzeko asmoz.

Auzokoen proposamenak- 16 urtetik gorakoek parte har dezakete- lan txikiei buruz izan behar dira. Ondoren, proposatutako iradokizun guztiak kuantifikatu, aztertu eta teknikoki balioztatuko dira. Azkenik, lehentasuna ezarri eta adostu egiten da zein lan eta noiz burutuko den zehazteko.

Fisikoki parte hartzeko bi modu ezberdin daude. Alde batetik, etxeetara iradokizunekin bete daitekeen ebakigarri bat heltzen da eta, behin bete ondoren, zonaldean kokatutako hiru postontzietako batean utzi ahal da, otsailaren 24ra arte. Horietako bat futbol zelaiaren ondoan dago jarrita, Torrekolanda Bideko 5. zenbakian, beste bat Torrekolanda Bideko 10. zenbakian eta hirugarrena Karabiazpi Auzoko 2an, Behargintzaren ondoan.

Beste aukera bat asteazkenean, otsailak 20, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara auzoan kokatuko den informazio karpan ematea da. Kasu honetan Torrekolanda Bideko 6. zenbakian jarriko da, Berangoko Emakumearen Elkartearen egoitzaren sarreratik hurbil. Hirugarren aukera partaidetza@berango.org posta elektronikoareb bidez parte hartzea da. Kasu honetan, galdetegi parte hartzailea dokumentu erantsi eskaneatua bezala bidali behar da.

Badaude ere prozesu honetan aztertuko ez diren proposamenak, hala nola, kaleen, parkeen edo auzoen berrurbanizazio osoa, ekipamendu handien (polikiroldegiak, igerilekuak, osasun zentroak, etab) eraikuntza edo hedapena. Era berean, ezin dira onartu teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak edo udal eskuduntzakoak ez diren iradokizunak.

“Auzoak Hobetuz” prozesu parte hartzaileak zonaldean bizi diren auzokoen proposamenak osatzea ahalbidetzen du. “Asmoa gure herritarrek eskatzen digutenaren bidez auzoak hobetzea da. Beraiek dira auzoa hoberen ezagutzen dutenak eta gabeziak hoberen antzematen dituztenak”, azaltzen du Parte-hartzeko arduradunak. Juan Carlos Colladok hauxe gehitzen du: “aurkeztutako proposamen guztiei erantzuna emango zaie, bai aurrera eramango diren kasuetan, baita bideragarriak ez diren kasuetan ere”. Aurkeztutako iradokizun guztiak aztertuko dira eta ondorioak ezagutaraziko dira. Emaitzen txosten eskuragarri eta publikoa udal webgunean argitaratuko da. Era berean, prozesuak hartzen duen ataleko etxe guztietara bidaltzeko itzultze dokumentu bat diseinatuko da.

“Auzoak Hobetuz” programarekin lortutako erantzun onaren frogarik hoberena partehartzea gehitu egin dela da, areagotuz doa. Edozein modutan, ideia ez gelditzea da. Aldez aurretik prozesua burutu den auzoetan errepikatu egingo da. Beharbada horrela lehenengo aldian egin gabe geratu ziren proposamenak aurrera eraman ahal izango dira, batek daki”, amaitzen du Colladok.