Albisteak

 
Otxandategi Taldeak ikuskizun berezia ta berria aurkeztuko du otsailaren 16an, larunbata, Santo Domingoko elizan, arratsaldeko zortziretan. Ezin duzu galdu bere errepertorioaren gai berriak aurkeztuko dituen emanaldi hau. Iaz herriko taldeak Berangon euskal dantzen etenik gabeko 75 urte bete zituela gogoratu beharra dago. Argitalpenean, zuzendaria den Iñaki Gonzalezen eskutik, denbora honen guztiaren historioa kontatzen da, eta bildutako informazioari esker denboraldi horretan elkartean parte hartu duten 700 pertsona baino gehiagoren izen-abizenak eta irudiak agertzen dira. Liburua Eroski hipermerkatuan eskura daiteke, 20 euroren truke.