Albisteak

 
Abuztuaren 3an, arratsaldeko bostetan, Santo Domingoko jaiak hasiko dira, elektrotxarangak girotuko duen jaitsiera herrikoiarekin. Aurtengo gaia kapelak izango dira. 18:30ean umeentzako zirko tailerra hasiko da, udal pilotalekuan jokatuko diren eskupilota partidak hasi baino ordu bat lehenago. Otxandategi Dantza Taldeak 20:00etan parte hartuko du, eta gauean, 23:00etan, Gora Herriaren animazioa burutuko da eta 02:15ean disko-sound berbena egingo da.

Trikitrixaren eta panderoaren erritmoarekin zabalduko da programazioa hurrengo egunean, abuztuak 4. Goizeko hamaiketan Berangoko Emakumeen Pala Txapelketaren bosgarren edizioari dagozkion partidak jokatuko dira. Eguerdiko meza eskaini ondoren, nagusientzako hamiaketakoa egongo da, Otxandategi taldearen umeek dantzatuko dutelarik. Arratsaldeko bostetan umeentzako parkea zabalduko da eta seietan emakumeen pilota-gomazko
paleta partidak egongo dira. Play-back talentuen lehiaketa arratsaldeko zazpietan izango da, probalekuan idi-probak ordu erdi beranduago hasiko direlarik.

Abuztuaren 4ko gau honetarako familientzako kanpaldia antolatu da, 21:15ean ipuin-kontalaria izango duena. Guda Dantzak ikuskizun bat eskainiko du 23:00etan eta Trikizio taldea goizeko ordu batetan arituko da.

Txirrindularitza martxa herrikoiak abuztuaren 5eko ospakizunei hasieran emango die goizeko hamaiketan. Eguerdian, haurrentzako henna tailerra zabalduko da Getxoko Atfal Sahararen aldeko elkartearen eskutik eta Txiki-Eder guneak txakur-trebakuntzaren erakusketa eskainiko du. Berango Kantari Taldea kalejiraz arduratuko da, 13:00etan, eta ordu horretan ere asto-probak hasiko dira Elexalden.

Bazkari herrikoia 15:00etan izango da eta umeentzako antzerkia, Shakti taldearen eskutik, seietan eskainiko da. Ordu bat beranduago bilbainadak egongo dira Los Txikis taldearekin. Arratsaldeko zortzietan oilaskoa banatuko da eta bederatzietan The Old Timey String Band taldeak joko du.

Abuztuaren 12an Bakailada herrikoia egongo da. Egun hau oso garrantzitsua da Berangoko familia ugarirentzat eta jardunaldi honetan musika-animazioa eta puzgarriak ere egongo dira.