Albisteak

 
Berangoko Ardo Egunak herriko 18 ekoizle bilduko ditu ekainaren 3an, Nagusien Etxeko plazan. 2016Ko edizio honetarako 600 botila eskaini dituzte. Urteroko jai honek herriko baserritarrek ekoiztutako ardoak dastatzea ahalbidetzen du eta egun hori senidetasun jardunaldia ere bihurtzen da.
 
Ekoizleek ardoak lantzearen inguruko ezagutza eta esperientziak elkarbanatzeko aprobetxatzen dute Ardo Eguna: “Adiskidetasunerako eguna da, beraien artean iritziak trukatzeko eta hobetzeko”, komentatzen du.