Albisteak

 
Uribe Kostako Mankomunitatearen zazpi herriek Berdintasunaren aldeko zuhaitz bati bizitza emango diote, azaroaren 25era begira. Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz eta Urdulizek beraien auzokideen esku adar bat jarri dute leku publiko batean, nahi dutenek mezuak eskegitzeko begiztetan, zuhaitz horren hostoak izango balira bezala.

Santa Ana Kultur Etxean egoitzan kokatuta dago, herritarren esku. Azaroaren 25ean Mankomunitateko herri bakoitzetik adarrak Urdulizeko Inolaren Elkartera eramango dira eta han Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldi nagusia burutuko da. Aurtengo leloa “Maitatuak izateko eskubidea. Eskubideekin maite” da.

Azaroaren 25a ospatzeko ekitaldien agenda azaroaren 11n hasi zen Berangon, bakarrizketa batekin, Lola Markaidaren eskutik. Hile honen 25ean lan bat lehen aldiz antzeztuko da Berango Antzokian. Atakados taldeak “Hoy milagro” ikuskizun barregarria antzeztuko du (19:00etan). Hurrengo egunean, Zirtaka taldeak atzerriko umeen integrazioari buruzko haurrentzako lan bat eskainiko du, “Ongi etorri, lagun” deitutakoa (18:00etan).

Topaketa

2017an Uribe Kostako Emakumeen Topaketaren bederatzigarren edizioa goizeko hamarretan izango da, Urdulizeko Kultur Etxean, hurbiltzen diren guztiei harrera eta ongi etorria emango zaielarik. Ondorengo aurkezpen instituzionalean, “Andra Mari Barriak” Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluko Mariasun Lasartek parte hartuko du. Berarekin batera, Urdulizeko alkatea den Javier Bilbao eta Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea eta Berangoko alkatea den Anabel Landa.

Gero, bi hitzaldi egongo dira, Jorge Freudenthalen eta Maria Silvestreren esku, eta ondoren agiria irakurriko da, eguerdian. Atseden bat egin ostean, eskultura parte-hartzailea estalgabetuko dute, hau da, zazpi herrietan jarritako eta mezu guztiak izango dituen zuhaitza.