Albisteak

 
Berangok Haurtzaroaren Egun Unibertsala ospatu zuen, beraien kulturako, erlijioko, jatorriko, hizkuntzako edo sexuko arrazoiagatik era desberdinean ez tratatzeko eskubidea dutela gogoratzeko. Zainketa medikoak izateko eta drogarik gabeko ohitura osasungarriak garatzeko eskubidea dute. Era berean, doako eta kalitateko heziketa jasotzeko eskubidea  dute ere, mundu guztian giza eskubideak betetzeaz arduratutako herritarrak bihurtzeko. Halaber, ezgaitasunaren bat duten adingabeek bizitza osoaz gozatzeko zainketa eta heziketa bereziak jasotzeko eskubidea dute. Hain zuzen, Haurtzaroaren Egun Unibertsalak beraien eskubideen bistaratzeaz gain, adingabeen artean aktibitateak burutzea ere ekarri du Berangon. Proposatutako aktibitateak, neska-mutilen –hamar urtetik 14ra- ohitura onak bultzatzeko edo adiskidetasuna eta elkarrizketaren ahalmena bezalako baloreak indartzeko, besteak beste, burutuko dira.

“Adierazpen honekin Udalaren aldetik udal-konpetentzien barruan konpromisoa bilatzen da, Haurreriaren Eskubide hauek beteko direla ziurtatzeko, haurreriaren politikagintza eta honen garapena bultzatuz, justuagoa eta berdintasunezkoagoa den gizarte baterantz aurrera egiten”, azaldu zuen Berangoko Udaleko Ongizate Saileko arduraduna den Nerea Jimenezek.