Albisteak

 

Berangon euskal-dantzen 75 etengabeko urteak beteko dira. Talde desberdinek euskal folklorea bultzatu dute zazpi hamarkadetan zehar eta egungo elkarteak, Simon de Otxandategi, dantzari guztiak elkartzen dituen talde ospakizunera deitzen du. Urteurrena dela eta, historia azaltzen duen liburua argitaratuko da eta horretan lortu duten behin behineko zerrendan agertzen diren 700 pertsonen izen-abizenak agertuko dira.

Ildo horretan, lehenego pausua azaroaren 25erako egin den deialdia da, Simon de Otxandategik herriko frontoian 19:30ean eskainiko duen alardearekin. Helburua ekitaldiaren atsedenean 1943. urtetik aurrera dantza egin duten pertsona guztiak pasatzea da, beraien datuak zerrendan agertzen direla egiaztatzeko eta akatsen bat egotekotan zuzentzeko. “Deialdia edozein garaitan eta edozein taldetan dantza egin duten pertsonei zuzenduta dago, jaia nola antola dezakegun ikusi ahal izateko”. Gainera, Simon de Otxandategi taldearen zuzendaria den Iñaki Gonzalezek asmoa 2018ko uztailean ospatuko den jaiarako guztia prestatzea dela gogorarazten du, “guztiek elkarrekin ospatzeko eta dantza egiteko”. “Nabarmenena Berangoko talderen bateko partaidea izatea da, ez zenbat denboratan dantza egin den. Guztion topaketa, euskal dantzen alde sentitzen dugun bat egitea eta anaitasuna azpimarratuz, lortu nahi dugu”, adierazten du.

Urteurrena ospatzeko liburu bat ere argiratatuko da. Proiektu hau aurrera eramateko dokumentu eta argazki ugari lortu dituzte jada, bildutako dantzarien zerrendaz gain. “Simon de Otxandategi taldeak egungo dantza taldea izatearen ohorea du, baina Berangon talde gehiago egon dira eta dantza egin duten pertsona guztiak gure kultura bizirik mantentzeko guztiz ahalegindu dira”. Gonzalezen ustez, aldez aurretik saioak egiteko elkartzeko ordua da, 2018ko udan elkarrekin dantza egin ahal izateko. Txikiak edo Gure Txoko 75 urteetan dantzak bizirik mantendu zituzten aurreko taldeak izan ziren, nahiz eta askoz lehenago ere aktibitatea egon zela jakin. Horrela egiaztatu zuen herriko historialaria den Alberto Diezek. Berak Aldundiak 1765an Santa Anako ermitan dantza egiteagatik ordaindutako 42 errealen faktura aurkeztu zuen froga moduan.

Santa Cecilia

Santa Cecilia ospatzeko ekitaldiak Berangoko abesbatzen artean dagoen harreman ona agerian uzten du. Kontzertu hau azaroaren 26an 13:00etan izango da herriko frontoian eta “Berangon musika aktibitate handia dagoelako eta guztiok elkarrekin ospatzeko aukera zegoela ikusi genuelako antolatu zen. Arrakasta izugarria lortzen dugu, frontoia jendez gainezka dagoelako urtero”, azaltzen du pozik Gonzalezek.

Elizaren taldea, emakumearen elkartea, Nagusien Etxea eta Simon de Otxandategiko elkarteak urteroko formato berinarekin abestuko dute aurten ere: talde bakoitzak bi abesti kantatuko ditu eta, ondoren, guztiek elkarrekin. Baina 2017an beste berri bat egongo da ere, dozenaka abesti desberdin biltzen ari direlako 2018an elkarren artean diska bat argitaratzeko asmoarekin.