Albisteak

 

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, ospatzeko ekintzen agenda azaroaren 11n hasiko da Berangon, Berango Antzokian arratsaldeko zazpietan, Lola Markaidaren bakarrizketarekin. “On/Off. La travesía en un instante”-k abentura baikorrak kontatzen ditu zuzeneko musikarekin. Azaroaren 18an, ordu berean eta Santa Anako auzoan kokatuta dagoen antzoki berdinean, “Paddam” bikoteak “chansons” kontzertua eskainiko du, abesti frantses famatuenetarikoak abestuz.

Azaroaren 25ean estrenu bat eskainiko da Berango Antzokian. Atakados taldeak “Hoy milagro” ikuskizun barregarria antzeztuko du 19:00etan. Hurrengo egunean, Zirtaka taldeak “Ongi etorri, lagun” umeentzako antzezlana aurkeztuko du, atzerriko umeen integrazioari buruz jorratzen dena (18:00etan).