Albisteak

 

Txumari zuzendutako txirrindularitza probak Berangoko jaietako egutegia zabalduko du uztailaren 22an. Lasterketa Santa Anatik irtengo da 11:30ean eta jardunaldiko ekitaldi bakarra izango da.

24an magia ikuskizuna egongo da, Tor Magoaren eskutik. Emanaldi erakargarria arratsaldeko zazpietan hasiko da Berango Antzokian eta zortzietan txokolatada egongo da. Ordu erdi beranduago gazteentzako diskofesta hasiko da, “Eni Music” taldeak dantza egitera animatuko duelarik. 23:30ean “Wilson y Wilsonetis” taldeak Fitoren ohoretan kontzertua eskainiko du. Bizkaiko musikari bikaina den Adolfo Cabrales gitarra- jotzaile, abeslari eta musikagile moduan Platero y tú eta Fito&Fitipaldis taldeetako burua izan da. Jardunaldia amaitzeko, diskofesta egongo da goizeko ordu batetik lauetara arte. 

Uztailaren 25a herri kirolekin hasiko da goizeko hamaiketan, soka-tirako lehiaketekin. 12:30ean umeentzako aktibitateak hasiko dira plazan kokatuko diren puzgarriekin eta zezen mekanikoarekin. Zaldi harri- arraste probak 18:00etan izango dira eta, ondoren, umeen herri kirolaren erakusketa burutuko da, 18:30ean. Ordu bat beranduago sardina jate herrikoia eta sagardoa egongo dira eta, jarraian, Simon de Otxandategiren dantzarien emanaldia. “Sorgiñe Taldea”k erromeria alaia eskainiko du eguneko ekintzei amaiera emateko. 

26a 2017ko Santa Anako jaietako azken eguna izango da. Eguerdian meza egongo da eta hau amaitu ostean Simon de Otxadategi taldearen umeek dantzak eskainiko dituzte. Arratsaldeko seietan emakumeen goma paleta partidak jokatuko dira. Zazpietan “Zeren Zain” ikuskizuna eskainiko da, Xilipurdi Taldearen eskutik. 20:00etan oilaskoa eta sagardoa banatuko dira, bederatzietan agenda “Los Charros” taldearen emanaldiarekin ixteko.
 
Bestalde, Santo Domingoko jaiak abuztuak 4 eta 6 bitartean ospatuko dira. Aktibitate azpimagarrienen artean larunbatean egingo den Sueziako Abba taldearen ordaineta eta frontoian jokatuko diren pilota eta pala partidak egongo dira. Umeentzako tailerrak, puzgarriak, tirolina eta ur-txirrista antolatuko dira eta herri-kirolen zaleentzat idi probak egongo dira.