Albisteak

 
Berango Udalak KATUEN KOLONIEN KONTROLA burutuko du udalerriko auzo eta gune desberdinetan. 

Kontrolik gabeko ugaltzea eragozteko, lanen oinarria katuen esterilizazio izango da.

Kaleko katuen populazioa kontrolatuta, murriztuta eta osasuntsu mantenduz, eragin dezaketen kalteak gutxitu nahi dira eta katuek kaleko beste karraskarien gain egiten duten kontrolaz konpentsatu.

Kasuan- kasu, harrapatzeko zailak diren katuak hartu ahal izateko, baliteke kaiola- tranpak jartzea.

Bildutako katuak, beraien osasun-egoera edo eta balizko gaixotasunak zehazteko, albaitariek aztertuko dituzte.

katu hauek, garbitu, tratatu, esterilizatu eta azkenik, jatorrizko lekuetara itzuliko dira.

Berango Udaletik, auzotarren kolaborazioa eskertzen da, katu koloniak lokalizatu eta egin beharreko lanak ahalik eta azkarren  burutzeko. Edozein zalantza edo informaziotarako, jarri zaitezte kontaktuan Udalarekin.