Albisteak

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea administrazio publikoa da, eta, eskumenak eskumen, Mankomunitateko ia udal guztien Euskara Zerbitzua kudeatzen du. Udal horien artean, Gorliz eta Plentziako udalak ditugu.

Gorliz eta Plentziako udalek, herritarrei euskara jardueren berri emateko, facebook profil bat daukate sarean, “Gorliz-Plentzia Euskara” izena duena, eta Mankomunitate honek kudeatzen du. Itxura hau dauka:
https://www.facebook.com/Gorliz.Plentzia.Euskara

texto alternativoJakin dugunez, antzeko izena duen beste facebook profil bat ireki dute (“Plentzia-gorliz Euskaraz”). Bertara, Uribe Kostako herritar asko gehitzen ari dira, eta izen antzekotasunak eraginda, litekeena da nahastea ekartzea. Profil berri horrek ez du zerikusirik Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin, ezta Gorliz nahiz Plentziako udalekin ere, eta ez dakigu zein den hori kudeatzen duen pertsona.

Hauxe da aipatutako profila:
https://www.facebook.com/profile.php?id=100014932957263

texto alternativoHorregatik, bada, herritarrei arren eskatzen diegu, batetik, ohar hau kontuan hartzeko; bestetik, jakitun egon daitezela “Plentzia gorliz Euskaraz” facebook profila pertsona pribatu batena dela eta ez dela udal profila; eta, azkenik, zuhurrak izan daitezela sare sozialetan pertsonak gehitzeko momentuan, litezkeen ondorioak direla eta.