Albisteak

 

“Tximeleta baten hegoen hegazkada munduko beste puntan nabari daiteke”. Horrela dio esaera txinatar batek hain sotil, delikatu eta egunerokoa den zerbaitek indar transformatzailea sortzeko ahalmena izan dezakeela azaltzeko.

Horregatik Berangoko Udaleko Berdintasun Sailak tximeleta lilaren sinboloa aukeratu du, herriko auzotarrek egindako ekintza txiki ugarik Berangoko herria “berdintasun erreal eta eraginkorra duen tokia” bihurtu ahal dutela adierazteko, tximeleta askoren hegazkadak egiten duen bezala.

“Tximeleta-efektu hau aktibitate programarekin hasiko da, martxoaren 8ko ospakizunean. Horrez gain, Berangoko Udalak urte osoan bultzatuko ditu berdintasun arloaren inguruko jarduera desberdinak, herriko agente, elkarte eta pertsonen laguntzarekin”. Saileko arduraduna den Izaskun Zubiaurrek azaltzen duen bezala, “ ekintza txikien baturak, hegazkaden baturak, berdintasun tornadoa sortzeko gai izango da”.

Ekitaldiak Berango Antzokian, Berangoetako Kultur Etxean eta Nagusien Etxean ospatuko dira gehien bat. Martxoaren 4an hasiko dira, antzokian eskainiko den “Las vidas de Grace” filmarekin, 19:00etan. Hurrengo egunean, arratsaldeko seietan eta leku berean, Apika taldeak “Emakumeak kontatzen” umeentzako ipuin kontalaria eskainiko du. Martxoaren 8an umeentzako tailerrak egingo dira euskaraz Kultur Etxean, 16:30ean, eta 18:15ean “Haur jolasa” ipuin kontalaria egongo da, sexista ez den jolasari buruz arituko dena.

8an ere, arratsaldeko 19:00etatik aurrera emakumearen elkartearen egoitzan, Merche Olagueri egindako omenaldia burutuko da. Merche elkartearen zuzendaria eta sortzaileetako bat izan zen. Egoitzari bere izena ipiniko zaio eta plaka bat jarriko da haren oroimenez.

Martxoaren 11n Berangoko emakumeen emanaldia egingo da Berango Antzokian eta elkarteko kideek, Nagusien Etxeko jubilatuek, Kultur Etxeko ATE taldeak eta ACADAE (Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea) antzerki taldeek parte hartuko dute. Fernando Ansoleagak zuzentzen duen ikuskizun hau arratsaldeko zazpietatik aurrera antzeztuko da.

“Berdintasunaren aldeko jaia” martxoaren 12an izango da. 10:30ean martxa hasiko da emakumearen elkartetik frontoiraino. Ekitaldi nagusiena 13:00etan izango da. Adierazpen instituzionala irakurri ondoren, dantzak egongo dira Trio Maran taldearekin. Honez gain, hanburgesa eta karolina solidarioak banatuko dira eta umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira. Arratsaldean, zazpietan, Txirlora-ACADAE herriko taldearen eskutik, “Las mujeres sabias” antzezlana eskainiko da. Programazioarekin amaitzeko, “Confesiones de siete mujeres pecando solas” muntaia antzeztuko da, Luna Llena antzerki taldearen eskutik.