Albisteak

 

Berangoko Udalak Partaidetza bidezko Aurrekontuetarako prozesu bat jarri zuen abian 2016ko azaroaren 8tik 30era arteko egunetan, udalerriko auzokideen ekarpenak biltzeko.

Modu horretan, prozesuan parte hartu zuten herritarren iritzia kontraste gisa erabili ahal izango da 2017ko udal aurrekontua prestatzean eta, horrela, herritarrak tokiko kudeaketaren barne-barnean sartzea lortuko da.

Epe horretan 44 proposamen bildu dira eskura zeuden bideen bitartez.

Ondoren, auzokideek mahaiganeratutako proposamenei udalbatzaren kideek eman dizkieten erantzunak aurkeztuko dira, baita proposamenok 2017ko aurrekontuan sartzeari buruzko erabakiak ere.

Ekarpenen eskuorria (PDF 1,81MB)

Argibide gehiago nahi izanez gero, emaitzei buruzko txosten osoa ikusi (PDF 614KB)