Albisteak

 

Berangoko Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko programa bat jarriko du martxan: “Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak” izeneko programa.

Uribe Kosta eskualde osoan 31 pertsona kontratatuko dira, lanpostu hauek betetzeko: obra
publikoetako 23 peoi, 2 igeltsero koordinatzaile eta 6 administraziolangile. Zehazki, Berangoko udalerrian erroldatutako 5 pertsona kontratatuko dira, 3 hilabetez, lanaldi osorako.

Ekimen hau eskualdeko langabetuei zuzenduta dago. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenean ezarritako irizpideen arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan egon beharko dira inskribaturik, eta alta edo langabezia egoeran agertu beharko dira.

Horretarako, eta aukeratu nahi den lanpostuaren arabera, interesdunak Lanbiden eskatutako lanbideen artean, ezinbestekoa da honako hauek agertzea: Obra Publikoetako Peoia, Igeltseroa edo Administrazio Langilea. Lanbiden aurkeztutako Curriculumean aldaketaren bat egin behar izatekotan, Uribe Kostako Behargitzan egin ahal izango da, 10:00etatik 13:00etara, edo Lanbideko edozein bulegotan, 2017ko
urtarrilaren 31ra arte.

 Dokumentua deskargatu (PDF 43,6KB)