Albisteak

 

Eguberrietako agenda kulturala oso anitza da, adin guztietarako, eta herriko elkarteen protagonismoa du. 17an Berango Antzokiaren urteurrena ospatuko da. Honetan herriko talde batzuek parte hartuko dute, Fernando Ansoleagak koordinatutako doako ikuskizuna aurrera eramateko. Sei urte jada zabalik daramatzate Santa Anako auzoan kokatutako instalazio hauek. Jardunaldi honetan Emakumearen Elkarteak, Jubilatuen Elkarteko abesbatzak eta dantza taldeak, Musika Eskolako ikasleek, Kultur Etxeko dantza modernoko taldeak eta ACADAE (Arte Eszenikoetako Lagunen Elkarte Kulturala) antzerki taldeak parte hartuko dute.

Hurrengo egunean “Destvo” Errusiako balletaren txanda izango da. Ekaterimburgoko konpainia gazte hau “El reloj mágico” ikuskizunarekin itzulia ematen ari da. Pilotalekua ere hilabete honetan jarduera betean egongo da. GUPa eskaintzeaz gain, herriko esku-pilota eskolak Gabonetako Txapelketa bultzatuko du, kanporaketa-modalitatean jokatuko dena. Final- laurdenak abenduaren 21ean eta 22an lehiatuko dira udal jokalekuan, arratsaldeko zortzietan. Ordu berean, 29an, finalaurrekoak jokatuko dira, eta urteko azken egunean finalak lehiatuko dira, eguerditik aurrera. 

Euskal dantzek ere protagonismoa izango dute Berango Antzokian. Abenduaren 22an, Otxandategi Dantza Taldeak gabonetako agendan klasikoa bihurtu den emanaldia eskainiko du, 20:00etan.

Umeentzako porgamazioa ere oso garrantzitsua izango da, eskoletan dituzten oporrak aprobetxatuz. Ohikoa denez, pailazoen ikuskizun bat egongo da, “Natura gara” deitutakoa, abenduaren 23an. Arratsaldeko seietan izango da eta euskaraz eskainiko da, doako sarrerarekin. Publiko berberari zuzenduta “Antzokiko istorioak” lana aurkeztuko du Ameztu Producciones taldeak . Muntaia berezi honek hiru ipuin kontatuko eta antzeztuko ditu, abenduaren 30ean arratsaldeko seietan, Berango Antzokiaren eszenatokian. Haurrentzako programazioaren amaiera urtarrilaren 8an izango da, antzerki berean, Patxin eta Potxin pailazoen euskarazko “Piramideen bila” ikuskizunarekin.

Beraiei ere Gabonetako Umeentzako Parkea zuzendurik dago, abenduaren 27an eta28an martxan egongo dena. Jolas desberdinak, puzgarriak eta bestelako jarduerak 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalik egongo dira. Herriko pilotalekuan ere Gabonetako Gazteentzako Parkea zabalik egongo da abenduaren 3an, 18:00etatik 21:00etara.

Bestalde, Kultura Sailak zine emanaldi bat eskainiko du urtarrilaren 7an, doako sarrerarekin. Arratsaldeko zazpietan “Ocho apellidos catalanes” emango dute, erderaz.