Albisteak

 

Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko programa garatuko du 2016an Berangoko udalak, Berangoko auzotarrei zuzenduta. PAIL BERANGO 2016 izeneko programa honetan, gutxienez 30 lagunek hartu ahal izango dute parte. Programa honen bitartez lortu nahi dena hauxe da: parte-hartzaileen gizarte eta lan trebetasunak sustatzea, eta gizarteratzea eta laneratzea erraztea.

PAIL BERANGO 2016 programaren helburuen artean honako hauek daude:

  • Enplegua bilatzeko teknikak ikastea
  • Laguntza psikosoziala.
  • Curriculum vitae, aurkezpen gutunak… egitea.
  • Baliabideen gaineko informazioa ematea.
  • Elkarrizketak egiteko eta hautaketa prozesuetan parte hartzeko prestakuntza.

Eskutitz honetan agertzen den informazioa zabaltzen ari da Berangoko Udal Txit Gorena herritar guztiek programa honen berri izan dezaten. Honako talde hauei dago zuzenduta:

  1. Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenak edo egoera horretan daudenak, eta gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langabetuak.
  2. DBE edo izaera bereko edo antzeko izaerako prestazioak hartzen dituztenak.
  3. Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten emakumeak.
  4. Iraupen luzeko langabetuak.
  5. 45 urtetik gorako langabetuak.
  6. 30 urtetik beherako gazteak eta oinarrizko prestakuntza duten 30 urtetik beherakoak.
  7. Gutxiengo etnikoetakoak.

Talde horietako batean edo gehiagotan dauden herritar guztiek eman ahal izango dute izena Berangoko udaletxean, 2016ko irailaren 7tik 16ra arte, 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 688684213. 2016ko irailaren 7tik 16ra arte, 10:00etatik 14:00etara.

 Izena emateko orria (PDF 146KB)