Albisteak

 

Jarrera ekintzailea baduzu, ezin duzu galdu Berangoko Gazte Ekintzaileen I Topaketa.

2016an martxan jarri dugun Berango Hiri Gaztea proiektuaren barruan, Berangoetan, ekainaren 27an (astelehena), 19:30etatik 21:00etara, egingo den topaketa honetara gonbidatzen zaitugu.

Bertan, lan-mahai batean hartu ahal izango duzu parte, gure herriko eta inguruko emakumeekin eta gazte ekintzaileekin; horrez gain, Euskadiko ekintzaileak joango dira, ekintzailetza-eta sortze-prozesuan izan dituzten esperientziak zuzenean kontatzera.

Gune honetara joateko, mesajovenberango@gmail.com helbide elektronikora bidali eskaera. Doanekoa da eta interesaturik dagoen edozein pertsona joan daiteke, edukiera bete arte (15-20 lagun).

EMAN IZENA: Parte hartu nahi baduzu, eskatu mesajovenberango@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, eta laster jarriko gara harremanetan zurekin.

Damutuko ez zarela ziur gaude!!!