Albisteak

 

Herritar hori:

Saharan gertatutako uholdeak direla eta, Berangoko Udalak produktu egonkorrak batzeko kanpaina egingo du; kanpaina horren bitartez, ahal den neurrian, Tindoufeko errefuxiatu sahararrak gaur egun pairatzen ari diren krisialdia arintzeko ahaleginak egin nahi ditu Udalak.

Behar diren produktuak hauek dira: arropa, mantak, izarak, toallak, pixoihalak, konpresa higienikoak, atun latak, azukrea, eskola materiala…

Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu, utzi produktuak Santa Anako edo Berangoetako Kultur Etxeetan edo Udaletxean.

EMATEKO AZKEN EGUNA:
ARROPA: Abenduak 10.
JANARIA: Urtarrilak 8.

Zure laguntza beharrezkoa da.

 Kartela ikusi (PDF 190KB)