Albisteak

 

Azaroaren 21etik 29ra bitartean, Hondakinak Prebenitzeko Europar Astea izango dela eta, Ekogunek eta KIUBek hainbat jarduera jarri dute abian. Horien artetik, azpimarratzekoa da:

BIRZIKLATU zalantzarik gabe! Birziklapena eta aukeraON.net sustatzeko kanpaina.

Azaroaren 24tik abenduaren 19ra bitartean, birziklapena sustatzeko triptikoak banatuko dira kalez kale. Horrekin batera, orri banatzaileek birziklapenari buruz litezkeen zalantzak argituko dituzte.

Ekintza honen helburua da birziklapena sustatzea eta jatorrian ondo sailkatzen laguntzea. Kanpainaren tituluak “birziklatu zalantzarik gabe” dio, eta horretarako prestatutako triptikoa erraz sartzen da begietatik. Orriek ondo azaltzen dute edukiontzi bakoitzean zer bota daitekeen eta zer ez.

Banaketa, gainera, paneldun triziklo baten bidez egingo da. Trizikloaren alde bateko panelean, bigarren eskuko objektuen on line merkatuaren informazioa azalduko da (www.aukera.on.net); eta beste aldean, birziklapenari buruzkoa.

Kuadriptikoa (PDF 1,44MB)

Aukeraon kartela (PDF 79KB)