Albisteak

 
Uribe Kostako Mankomunitateko Behargintzak, Berangoko Udalaren laguntzarekin, lana sortzeko programa bat babesten du. Programa honetan lau peoi kontratatuko dira bost hilabetetarako. Ekimena herriko langabetuei zuzenduta dago, Lanbiden- Euskal Enplegu Zerbitzua- izena emanda izan behar dutelarik. Pertsona hauek herria hobetzeko lanak egingo dituzte bost hilabete horietan. Beraien arduren artean, honakoak egongo dira: sasitza kentzea, bideak garbitzea eta espaloien konpoketa bezalako lan txikiak egitea. Horretarako, Lanbiden eskatutako lanen barruan, Herri-lan orokorren Peoia agertu behar da derrigorrez.
 
Eusko Jaurlaritzako Enpleguaren Sustapenerako Herri-Jadueren  programa hau gutxi-gorabehera hilabete batean Berangon martxan jarriko dela aurreikusten da. Informazio gehiago lortu nahi duten pertsonek Lanbideko web orrialdea kontsulta dezakete: página web de Lanbide.