Albisteak

 
Nekazaritza eta Artisautza Azoka maiatzaren 4an ospatuko da Moreagako Parkean. Aurtengo berririk garrantzitsuenak honakoak dira: saltokiak lehenengo aldiz egun osoan zabalik egongo direla eta azoka Jesús Llona Larrauri deituko dela, aurten hildako mediku eta nutrizionista aditu honen omenaldian. Llona Larrauri ekitaldi honen laguntzaile estua izan zen eta euskal pastelaren txapelketaren epaimahaikidea ere izan zen. Edizio honetan 11 parte-hartzaile egongo dira euskal pastelaren lehiaketan.