Albisteak

 

Berangoko Aste Santuko koloniak hurbiltzen ari dira, urtero gertatzen den bezala. Garai horretako oporrek kultur etxeen eskaintza aldatzen behartzen dute eta hauek umeei zuzendutako aisialdiko programa berezia antolatzen dute, apirilaren 22a eta 25a bitartean. Honek gurasoei ikastetxeetako oporraldi honetan lana eta familia bateratzeko erraztasunak ematen dizkie.

Edozein kasutan, kultur etxeetan aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, epea martxoaren 7ra arte zabalik egongo delarik. Datorren ediziorako aktibitateek ipuinaren munduaren inguruan biratuko dute. Gainera, txikienentzat Tximiparkerako irteerak egongo dira, eta gazteentzako abentura interesgarria proposatuko da.

Ludotxikiak eta Ludotekak Tximiparkerako irteera hori prestatzen dute, egun erdiko iraupena izango duena. Autobusak Moreagatik irtengo dira, 9:15ean, 14:00etan leku berberara itzuliz. Gogoratu beharra dago Ludotxikia 2008 eta 2010 urteen bitarteko umeei zuzenduta dagoela.

Ludokluba, Berango-Merana Ikastetxeko instalazioetan garatuko dena, gai berean oinarrituko da, baina txangoa desberdina izango da, apirilaren 25ean ere. Kasu honetan, Pagasarrira joango dira eta han xendazaletasuna, rappel-a, “slack-line” eta tirolina praktikatu ahal izango dituzte. Autobusak goizeko bederatzietan irtengo dira eta arratsaldeko bietan itzuliko dira.

Behin behineko zerrendak martxoaren 11n argitaratuko dira. Lekuen zozketa hurrengo egunean izango da, Berangoetako Kultur Etxeko areto nagusian. Behin betiko zerrendak martxoaren 14an argitaratuko dira. Kolonietan parte hartzearen prezioa 20 eurokoa izango da erroldaturiko pertsonentzat, hauek lehentasuna izango dutelarik, eta kantitate horren bikoitza Berangon erroldaturik ez daudenentzat.