Albisteak

 

Uribe Kostako Mankomunitateko Kontsumoko eta Iraunkortasuneko Sailek hiritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina bultzatu dute. Helburua hondartzak eta natura-guneak garbi mantentzea da eta hau lortzeko hautsontziak banatuko dira zigarro-mutxikinak lurzorura botatzea saihesteko. Berangon Udaletxean eta Kultur Etxean hartu ahal dira izakinak agortu arte. Planteatutako aholkuen artean zigarro- mutxikinak komunetik ez botatzea, lorzorura eta mendiak edo hondartzak bezalako natur- guneetara ez botatzea daude. Zigarroak itzaltzea eta ondoren paperontzira botatzea aholkatzen da, lurrera botatzearen ondorioak noraino hel daitezkeen pertsona gehienok ez dakizkigulako.

Zigarro-mutxikin bakar batek 8 litro ur kutsatzen ditu eta, gaizki itzalita, arrisku itzela du suteak eragin ditzakeelako, bai basoetan bai zelaietan, eta hiriko bideetan ere. Zigarroen iragazkiak ez dira biodegradagarriak eta hamarkadak behar dira ingurunean degradatzeko. Iragazki horiek milaka osagai dituzte, Ingurugiroa produktu kimiko toxiko disolbagarriekin kutsatzen dutenak.

Zigarro- mutxikinak munduan zaborra sortzearen kausarik handiena direla gogoratzen dute. Kalera botatzerakoan, euriak ur iturri bateraino arrasta ditzake ekosistema kaltetuz eta uraren kalitatea galduz.

Bestalde, animalia batzuek zigarro- mutxikinak elikagaiekin nahasten dituzte, txorien, itsasoko animalien eta dortoken urdailetan aurkituak izan dira eta. Irensterakoan digestio-sistema blokeatu eta heriotza eragin diezaiekete. Umeek ere ahora eramaten dituzte. Irensteak goragaleak, okadak, lozorroa edo konbultsioak sortzen dizkie.