Albisteak

 

Jada uda hemen dago eta berarekin batera Berangoko zaindariaren jaiak. Santa Anako auzoan uztailaren 26a eta 28a bitartean ospatuko dira. Ospakizunak hiru egun luzatuko dira eta lehenengo egunean Simon de Otxandategi taldearen parte hartzea nabarmenduko da. Lehenik eta behin, haurren dantza-taldeak alardea eskainiko du 13:00etan, pertsona nagusientzat egongo den hamaiketakoaren ondoren.

Arratsaldeko zortzietan, elkarteko abesbatzak, herriko sardinada baino lehen, parte hartuko du eta Simon de Otxandategik gonbidatutako Jammu taldeak kisketa jarriko du. Senegalesak ezagunak dira Berangon jadanik, beste momentu batzuetan beraien folklorearen arrakasta handiko erakustaldiak eskaini dituztelako. Jantzien koloreen bizitasuna, perkusio indartsua eta dantza ikusgarriak berriro erakartzeko erreklamuak izango dira. Jammu konpainiak publikoa etengabe nahasten du bere ikuskizunetan, parte aktiboa hartzeko helburuarekin.

Larunbatean kiroletako lehiaketen alderdia nabarmentzen da. Lehenengo jarduera eguerdian izango da, Berango Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketarekin. “Txuma Memoriala”k Berangoko auzo honetan hasi eta amaituko den zirkuitu bat osatuko duten talderik onenak bilduko ditu. Herri-kirolak txanda hartuko du arratsaldean. 17:00etan, Torrekolanda taldea soka-tiraren Euskadiko Lehiaketaren anfitrioi bezala arituko da. Jardunaldi honetan haurrentzako aktibitateak ere egongo dira, hala nola, “Lumagorri” taldeak umeetzako eskainiko duen berbena animatua (19:00etan) eta ordu bat beranduago, Berango Antzokian Sorgiñek erakutsiko duen txotxongilo ikuskizuna.

andean ere herri-kirolak izango dira nagusi. Zaldi probak arratsaldeko seietan hasiko dira. Txikientzat tailerrak eta ume-jolasak egongo dira 12:00etatik 14:00etara, eta magia ikuskizuna arratsaldeko zazpietan antzokian. Txoborro eta Tor maguek “Nulot” ikuskizunean beraien truku harrigarriak erakutsiko dituzte.

Kontzertuak “Drindots” eta “Sorgiñe” taldeen eskutik izango dira. Lehenengoak ostiraleko erromeria girotuko du eta bigarrenak larunbatean joko du, biek gaueko hamaiketatik aurrera. Igandean, 21:00etan, Ramon Burgos eta Los Charros mariatxiek jaiei amaiera emango diete, Mexikoko musika alaiarekin. 

Santo Domingo

Abuztuaren 2tik 5era Santo Domingo jaiak ospatuko dira. Programazioa arratsaldeko zazpietan hasiko da "Zurrumurruka" haurrentzako ikuskizunarekin. Ondoren, Nahikari Ayo gai jartzailea izanik, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Itxaso Paia bertsolariek parte hartuko dute.

Berangoko berbenetan jadanik ohikoa den Egan taldea musikaz arduratuko da. Larunbatean haur-parkea 12:30ean zabalduko da eta, arratsaldeko seietatik aurrera, rokodromoa eta tirolina ere egongo dira. Pilotalekuan pilota partidak eskainiko dira eta 20:00etan Simon de Otxandategi taldeak dantzatuko du. Ondoren, “Orots” taldea gaueko erromeriaz arduratuko da. Igandean, nagusientzako hamaiketakoa eta gero, arratsaldeko ordu batetan, dantzari taldeak parte hartuko du berriro ere. Zazpietatik aurrera musika giroa Los Txikis taldearen kontura izango da, eta ordu berean idi-probak hasiko dira. Hirurogei minutu beranduago pintxo-banaketa eta trikitrixa-musika egongo dira, Lotxo taldeko erromeriarekin amaitzeko (20:30ean).

Azken jardunaldia gazteentzako parkearen irekitzearekin hasiko da, goizeko hamaiketan, eta ondoko bitsaren jaiarekin. Arratsaldeko seietan ikuskizuna Gorritiren animaliekin hasiko. Jarraian, Xaiborren konturako disko-festarekin, txokolatadarekin eta zezen suzkoaren gaueko irteerarekin gozatu ahal izango da.

Egitaraua ikusi