Albisteak

 

3 eta 12 urte bitarteko umeentzako Gabonetako Koloniak martxan jarriko dira aurten ere, egun hauetarako klasikoak bihurtu diren aktibitate batzuekin batera: kotilioiak eta Umeen Gabonetako Parkera eta patinatzera irteerak. Berangoetako Kultur Etxean eta Berango-Merana Ikastetxe Publikoan aurrera eramango den ekimen honen helburua oporretako aldian entretenimendua eta giza-harremanen sustatzea errazten duen aisialdirako eskaintza luzatzea da.

Txikienentzat – 2007 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoentzat- Gabonetako Koloniak martxan jarriko dira Berangoetako Ludotxikian, abenduaren 26a eta 31 bitartean. Besteak beste, jolasak, tailerrak, umeentzako parkea, disko-festa eta ipuin kontalaria egongo dira. Ludotxikia 10:30etik 13:30era egongo da zabalik, 31n izan ezik, eta erroldaturiko umeek 20€ ordainduko dituzte.

Ludotekako Gabonetako Kolonien ordutegiak, datak eta kuotak Ludotxikiko berberak dira, baina Ludoteka Berango-Meranan garatuko da eta 2004-2006 urteen bitartean jaiotako umeei zuzenduko dira Kolonia hauek. Ludokluba ere Berango-Meranan eskainiko da, 2000 eta 2003 urteen bitartean jaiotakoentzat.

Baina aktibitateak ez dira hor amaituko. Abenduaren 24an Mungiko Olentzeroren Etxera joateko aukera egongo da. Txango honen iraupena 4 ordukoa izango da, goizeko 09:30ean irteera izanik. Jarduera 2004 eta 2009 urteen bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago eta erroldaturiko haurrek 7€ ordainduko dituzte.

Abenduaren 31n giro aparta egongo da Berango-Merana eskolan, kotilioia eta disko-txikiarekin, 11:30etik 13:30era.

Udalaren eskaintza 2013ko lehen egunetara luzatuko da. Horrela, urtarrilaren 2an patinatzera irteera bat egongo da, 1996 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoentzat. Irteteko ordua 08:30a izango da, 14:30ean itzuliz, eta prezioa 5€koa izango da. Gabonetako programazioarekin jarraituz, hurrengo egunean, urtarrilak 3, irteera familiarra egongo da Umeen Gabonetako Parkera. Kasu honetan, 2006an edo aurreko urteetan jaiotako umeak haiek bakarrik joatea ahalbidetzen da. Txikiek 6€ ordainduko dituzte eta helduek 10€. Autobusa 10:30ean irtengo da BEC-erantz eta itzulera 18:00etan izango dela aurreikusten da.

Azkenik, urtarrilaren 4an, Berangoko frontoian patinatzeko pista bat kokatuko da. Aktibitatea 10:30etik 13:30era izango da eta patinak dituztenek beraiekin eramatea eskatzen da.

Aktibitate hauetan guztietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Berangoetako edo Santa Anako Kultur Etxeetan.