Albisteak

Kontzentrazioko irudia 

Tratu txarren kontrako kontzentrazioa egon zen pasadan igandean Berangon eta hau izan da Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldien erdipuntua. 40 pertsona inguru manifestatu ziren herriko metroko  geltokiaren aurrean. Ondoren, manifestatzaileak Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak beste herrialdeetan antolatutako mobilizazioetan parte hartu zuten, Gorlizen kontzentrazio batekin amaituz.

Baina Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko  beste ekitaldi garrantzitsu batzuk antolatu dira Berangon. Iraine Estebanezek hitzaldi bat aurkeztuko du azaroaren 30ean Berangoko antzokian. “Tengo ganas de ti, ¿pero qué pasa conmigo?” 12 urtetik gorakoei eta gurasoei zuzenduta dago.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera, “Mi novio me controla lo normal” blogaren egileak pelikula, abesti eta eguneko bideoklipen interpretazio ezberdina erakutsiko du.

Ekintzak abenduaren 3an amaituko dira, Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeen Kontseiluaren saio batekin. Arratsaldeko bostetan, Berangoko bilkura aretoan bilduko dira, herriko emakume guztientzat eta mankomunitateko beste sei herrietako emakumeentzat zabalik dagoen deialdian. Kontseilua amaituta, parte hartzaileak udaletxearen aurrean manifestatuko dira bortizkeria sexistaren kontra.